Korrika

Zer da Korrika?

Korrika Alfabetatze Euskalduntze Koordinakundeak (AEK) Euskal Herri osoan zehar egiten duen euskararen aldeko lasterketa erraldoia da. Gure hizkuntzaren aldeko kontzientzia sustatzea eta Gau Eskola eta euskaltegien eguneroko lana indartzeko dirua biltzea ditu helburu.

1980an Euskal Herria Oñatitik Bilbora zeharkatu zuen 1.go Korrika antolatu zenetik, euskararen alde antolatzen den ekitaldirik jendetsuena eta garrantzitsuenetakoa da. Ordutik 14 Korrika eta 26 urte igaro dira.

Aurten ere, 10 egunez eta gelditu gabe, Euskal Herria zeharkatuko du berriz ere Korrikak. 2.356 kilometro baino gehiago euskararen alde, adin eta mota guztietako milaka korrikalarirekin, gau eta egun gelditu gabe. 600.000 lagunetik gora izan dira parte-hartzaileak aurreko Korrika edizioetan.

Korrika hasi eta amaitu arte, lekukoa pasatzen da eskuz esku eta kilometroz kilometro korrikalarien artean; lekuko horren barruan Korrika helmugara iristean euskaldun ezagun batek irakurriko duen mezua doa. Ordura arte sekretupean gordetzen den mezua.

KORRIKA 15

La KORRIKA , qu’est-ce que c’est ?

KORRIKA est la course relais organisée par AEK, Coordination d’Alphabétisation et d’Enseignement de la langue basque aux adultes. C’est une course-relais qui parcourt le Pays Basque durant 10 jours et 10 nuits sans interruption. Elle a pour objet d’étendre et de renforcer la mobilisation des habitants du Pays Basque en faveur du renouveau de la langue basque et de collecteur les fonds nécessaires au développement des centres d’apprentissage de la langue aux adultes

La Korrika est une manifestation peu commune. Depuis 1980, où la 1 ère édition traversa le Pays Basque d’Oñati à Bilbo, le nombre de participants n’a cessé d’augmenter. C’est l’événement en faveur de la langue basque qui rassemble le plus de monde. Des milliers de personne prennent part à se préparation dans les quartiers, villes ou villages, ainsi qu’à l’organisation des centaines de fêtes et autres rendez-vous culturels qui la précédent ou émaillent son parcours.

Plus de 600 000 personnes ont pris part à la dernière édition. Et cette année encore, la KORRIKA va parcourir le Pays Basque pendant 10 jours, et ce sans interruption.

2150 km durant lesquels des milliers de participants, de tous âges et de tous styles, de jour comme de nuit, courront en faveur de la langue basque.

Pendant toute la course, un témoin passe de main en main. Il contient un message qui, à l’arrivée, est lu par une personnalité basque. Mais, jusqu’à ce moment-là, le message de la KORRIKA reste secret.

KORRIKA 15

KORRIKA 15 (Baigorri-Garazi-Oztibarre)

» Artikuluak

» Korrika Kulturala

kulturala.gif

Martxoaren 17an, 21:00

IZPURA - Faustin Bentaberri gelan

Ikusgarria : Kate bat eta Kitto

Antolatzaileak: Garaziko IKASTOLA - Garazi-Baigorriko AEK - Baxe Nafarroako Kultur Taulagaina

katebatetakitto.jpg


Martxoaren 21ean (asteazkena), 21:00 : Filma + Eneko Olasagasti (produktorea) eta aktore batzu

Martxoaren 23an (ostirala), 21:00 : Filma + KORRIKA desfilea

DONIBANE GARAZI - Vauban zinegelan

Zinema : Kutsidazu bidea Ixabel

“ZineuskaraZ Festibala” kari / Partaideak: Garazikus, EKE

kbittipi.jpg

Hogei urte inguruko gazte donostiar bat, (Juan Martin) urte batzuetan euskara euskaltegietan landu ondoren, Gipuzkoako herri txiki bateko baserri batera abiatzen da, “benetako” euskara ikastera. Herria “Harrialde” bataiatu dugu, eta baserriaren izena “Aranguren” da. Baserrian bizi, lan egin eta ikasi, eta herrian bertan dagoen udako eskolara ere joango da egunero ikastaro trinkoa egitera.
Baserriko familia aita, amona eta lau seme-alabek osatzen dute. Baserriko gorabeherak izango dira, alde batetik, arazo linguistikoak, eta bestetik, protagonistari inondik ere ezagutzen ez duen nekazal giroak sortzen dizkionak. Horretaz gain arazo unibertsalak, elkarrekin bizi beharrak dakartzanak: bi anaiak gelakide ditu Juan Martinek, eta “troll” samarrak dira, eta alaba gazteena, Ixabel, neska xarmantak, oso bestelako sentimenduak ernaraziko dizkio…baina Ixabelek badu mutil-lagun bat, Anjel Mari, goapoa, jatorra, pilotari aparta…
Eta eskola, eta eskolakideak: Joxe Mari harakina, Pablo apaiza, Miren psikologoa, Luis-Koldo medikua, Izaskun tabernaria, Koro irakaslea. Bakoitzak nortasun bat eta gaitasun linguistiko oso berea, eta denen artean prestatutako lapikoa irakinean.
Historiaren harian soroak eta metak, subjuntiboak eta deklinabideak, amodioak eta “desamodioak” tartekatuko zaizkigu. Klimaxa herriko festetan iritsiko da. Bertan pilota partida ikusgarria, apustuak, bertsoak, dantzak eta pertsonen arteko harremanen egituratzea, alegia, nor norekin elkartzen den ikusiko ditugu.
Uda epel batean, Harrialden.

Après avoir passé plusieurs années à apprendre la langue basque en Gau Eskola, Juan Mari, jeune Donostiar de 20ans, s’installe dans une ferme d’un petit village de Guipúzcoa dans l’idée d’apprendre le basque « véritable ». Entre la vie, le travail et l’apprentissage dans la ferme, Juan Mari se rend tous les jours à l’école du village pour suivre les cours intensifs de basque.

La famille qui l’accueille est composée du père, de la grand-mère et de quatre frères et sœurs. Juan Mari connaitra de nombreuses émotions dans cette ferme, d’un côté, pour des raisons linguistiques et de l’autre parce qu’il ne connaît pas du tout le monde agricole. S’ajoute à cela les problèmes liés à la vie en communauté : Juan Mari doit partagé sa chambre avec les deux frères et Ixabel, la sœur cadette, ne lui est pas indifférente. Cependant, Ixabel a déjà un petit ami Anjel Mari : beau, sympa en plus d’être bon pilotari…
Et l’école et les camarades de classe : Joxe Mari le boucher, Pablo le prêtre, Miren la psychologue, Luis-Koldo le médecin, Izaskun la barman et Koro le professeur. Chacun sa personnalité et chacun ses adaptations linguistiques !
Le film atteint son point d’orgue lors des fêtes du village. Nous y verrons une magnifique partie de pelote, des paris, des danses mais surtout l’évolution des relations entre les protagonistes ; autrement dit, qui se rapprochera de qui ?

Iraupena / Durée : 97 mn


Otsailaren 10ean, 21:00

BAIGORRI - Bixentainia ostatuan

Bertsularitza : Gu ta Gutarrak

gutagutarrak5.jpg

Partaideak: Igor Elortza eta Unai Iturriaga bertsolariak, Josu Zabala (doinu guztien egilea, soinu txikia, akordeoia eta teklatuak), Aitor Rubio (gitarra akustikoa eta elektrikoa), Alex Ruiz de Azua (perkusioa, alboka eta aho-soinua).

Gu ta gutarrak proiektuan bertsoa eta musika dira oinarri, hurrenkera horretan. Hitzarena da nagusitasuna. Emanaldia hamar-hamaika bertso sorta musikatuk eta bat-bateko bertsoek (a capella zein musikaren laguntzaz) osatzen dute. 7 Eskaleren esperientziarekin alderatuz, bat-bateko bertsoek tarte handiagoa izango dute, tokian tokiko gaiei edo garaian garaikoei heltzeko bide izango direlarik. Bertso sortei dagokienez, aurreko lanetan ez bezala (pobreziari eta drogei buruzkoak), ez dago batasun tematiko esturik. Alabaina, esan liteke Gu ta gutarrak kontzeptuaren barnean leudekeela guztiak. Eta zer edo nor dira Gu ta gutarrak? Bada, gure baitan dauden izaera eta jarrera ezberdinak, inguratzen gaituzten eta partaide gaituzten mundutxoak: bertsolaritza, Euskal Herria, parranda, maitasuna, gaua…

Gehiago jakin


» Korrika ibilbidea

Martxoaren 30ean, ostiralez

KM 1916 17:16 Eskuinean kilometro mugarria PK7 IZPEGI
KM 1917 17:22 Eskuinean kilometro mugarria PK6 IZPEGI
KM 1918 17:22 Eskuinean kilometro mugarria PK5 IZPEGI
KM 1919 17:35 Eskuinean kilometro mugarria PK4 IZPEGI
KM 1920 17:42 Ezkerrean etxe bakarraren aintzinean IZPEGI

KM 1921 17:48 Bihurgunean, eskuin harrizko hesia BAIGORRI
KM 1922 17:55 Eskuinean kilometro mugarria PK1 BAIGORRI
KM 1923 18:01 Baigorriko eliza BAIGORRI
KM 1924 18:08 Baigorriko behereko plaza BAIGORRI
KM 1925 18:14 Ezkerrean Bortzirieta panoa BAIGORRI
KM 1926 18:21 Eskuinean kapera BAIGORRI

KM 1927 18:27 Bide kaskoan, eskuinean norabide mahainaren panoa IRULEGI
KM 1928 18:34 Eskuinean etxe grisa IRULEGI
KM 1929 18:40 Eskuinean, Anauzerat joaiteko panoa IRULEGI

KM 1930 18:47 Eskuinean kilometro mugarria AZKARATE
KM 1931 18:53 Bihurgunearen ondotik, “ferme auberge” panoa AZKARATE
KM 1932 19:00 Azkarateko okindegia AZKARATE

KM 1933 19:06 Uharte Garaziko bidegurutzea UHARTE GARAZI

KM 1934 19:13 Eliza aintzin zubiaren gainean DONIBANE GARAZI
KM 1935 19:19 Postaren bidegurutzean - eskolaren aintzinean DONIBANE GARAZI

KM 1936 19:26 Eritetxearen aintzinean IZPURA
KM 1937 19:32 Intermarché saltegia IZPURA

KM 1938 19:39 Gin Fizz diskotekarat joaiteko panoa DONAZAHARRE
KM 1939 19:45 Donazaharreko sartze panoa DONAZAHARRE
KM 1940 19:52 Elizaren aintzinean Donazaharreko plazan DONAZAHARRE
KM 1941 19:58 Eskuinean etxe haundi zahar xuri ta gorria (Ospitalea) DONAZAHARRE

KM 1942 20:05 Kaskoan eskuin etxe ttipi xuri ta berdea BUSTINTZE

KM 1943 20:11 Eskuinean hondarkindegia LAKARRA
KM 1944 20:18 Lakarrako plaza LAKARRA

KM 1945 20:24 Eskuinean Ainiza Monjolose sartze panoa AINIZA MONJOLOSE
KM 1946 20:31 Bixta eder etxearen aintzinean AINIZA MONJOLOSE

KM 1947 20:37 Eskuinean etxe haundia eta ezkerrean Gamarterateko panoa GAMARTE

KM 1948 20:44 Eskuinean bigarren seguritate burdinaren bukaeran LARZABALE
KM 1949 20:50 Bidegurutzean, eskuinean Kapilla etxea LARZABALE
KM 1950 20:57 Total gazolinaren aintzinean LARZABALE
KM 1951 21:03 Larzabalen sartzeko bide seinalearen aintzinean LARZABALE
KM 1952 21:10 Larzabaleko Herriko Etxearen aintzinean LARZABALE
KM 1953 21:16 Zibitzeko frontoia LARZABALE

KM 1954 21:23 “Route du fromage” panoaren aintzinean BUNUZE
KM 1955 21:29 Ibarlarat joaiteko bide gurutzean BUNUZE
KM 1956 21:36 Bunuzeko Herriko Etxearen aintzinean BUNUZE

KM 1957 21:42 Donaixti Ibarreko sartze panoa DONAIXTI IBARRE
KM 1958 21:49 Donaixti bukaerako panoa eta herriko eskola DONAIXTI IBARRE
KM 1959 21:55 Zubi ttipia pattarra goiti hasi aintzin DONAIXTI IBARRE
KM 1960 22:02 Ezkerrean Aralanteia etxearen aintzinean DONAIXTI IBARRE
KM 1961 22:08 Eskuinean poto telefoniko doblea DONAIXTI IBARRE

Blog zerbitzua: mundua.com · Hosting zerbitzua: borobila
Edukien lizentzia: Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin 2.5